XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.1.1 Unitateen hautaketa eta berorien taldekapena

2.1. KONTU NAZIONAL (1) Nazional hitza, bere muga propioekin kontatzen duen eremu ekonomiko bati erreferitua bezala ulertu behar da (KN) BATZUEN ELEMENTU DEFINITZAILEAK

Kontabilitate Nazionalaren helburua litzateke, kontu-multzo xehetu eta koherente baten bidez, herrialde bateko iharduera ekonomikoaren ikuspegi sistematizatua eta ahalik eta osotuena eskaintzea.

Konparagarriak egiteko asmoak, bestalde, halako marko metodologiko komun batzuk eman ditu ondorio bezala herrialde guztietarako.

Metodologia zehatz hau, europar mendebaldeko herriei dagokienez behintzat, S.E.C.ean (2) Kontu Ekonomiko Integratuen Sistema Europarra. EUROSTATek 1979an, bigarren argitalpena kaleratu du frantses eta ingelesezko bertsioetan definitua dago, eta honako hauxe izango litzateke bere egitura orokorra:

Abiapuntua, kontutan hartzen den herrialdeko unitate egoiliarraren definizioa da.

Eta halakotzat ulertzen da, bere geografi eremuan interes-zentru bat duen hura, hau da, herrialde horretan urte bat baino gehiagoko denboraldian eragiketa ekonomikoak egiten dituena.

Unitate egoiliarrak azter daitezke bi ikuspuntu desberdinetatik: a) Ikuspuntu instituzionaletik, beren portaera ekonomikoaren ikuspuntutik agente desberdinen artean dagoen erlazioan sakondu ahal izateko, zeren eta beren paperak desberdinak bait dira ekonomia baten korronte zirkularrean.

Ikuspegi honek, unitate egoiliarrak bezala definitzen diren unitate instituzionalak sortzen ditu, kontabilitate osoarekin eta erabakiak hartzeko autonomiarekin beren funtzio nagusienaren egikaritzan.

Erabakiak hartzeko autonomiaz ulertzen da, alegia unitateak erabakitzen duela, berezko zaion esparru estrukturalean, bere ohizko baliabideen, kapital eta finantzarioen, esleipena.